jidigoras

martes, 7 de diciembre de 2010

Hemengo bideo honetan, publizitateari buruz hitz egiten da.
Publizitatearen analisi bat egiten da, analisi nahiko deskriptiboa. Hau da, publizitatea zer den azaldu nahi da, ez da publizitateari buruz egiten den kritika-bideo edo promozio spot bat. Hala ere, gogoetarako aukera ematen dio ikusleari, publizitatea artea bezala planteatzerakoan: publizitatea artea al da?
Bideo honetan azpimarragarriak dira ere baliabide teknikoak. Hasieran kroma umorez erabiltzen da, ikasten ari geran ikasleontzat barregarria suerta daitekeena. Off-eko ahotsa asko erabiltzen da, nahiz eta aurkezlea egon.
Imajinaren kalitate kaskarra oztopo txiki bat izan daiteke batzuentzat.



miércoles, 1 de diciembre de 2010

Ken Block, DC infocomercial

Hona hemen rally bideo bat, baina zirkuito itsi batean grabatua izan dena. Oinetako marka ospetsu baten bideo komertzial bat da, konkretuki DC markarena.
Protagonista Ken Block da, marka horren sortzaileetako bat, eta kotxeak gidatzen benetan trebea.
Aipatzekoak dira videoaren kalitatea eta kamara-geldoak.


sábado, 27 de noviembre de 2010

Breaking News: Some Bullshit Happening Somewhere

Hona hemen, MSN kateko albiste bat, komentatzekoa.

Argi ikus daitezke albiste honen ezaugarriak:
Erreportaria bakarra da, gizonezko bat. Ahots timbre ona dauka albistegia aurkezteko. Hala ere, aurkezle bakarra izateak mugatu dezake albistegia: ez dago beraien arteko elkarrizketarik, eta ez dago mutil eta neska eukitzeak ematen duen jokoa. 
Irudi kola bat ematen da, lekukoen elkarrizketekin tartekatuz, eta horretaz gain aurkezle eta erreportariaren arteko interakzioa ematen da, zuzeneko konexioak eginez. Irudi kola bat baina gehiago ematen da, toki desberdinak tartekatuz. Gainera, adituen deklarazioak ematen dira.
Rotulazioari dagokionez, rotulo ugari ageri dira: titularrak eta laburrak (etengabe azaltzen direnak), deklarazioak (rotuloen bidez ere ematen dira), grafikoak (gertaerarekiko antzeko gertaeren estadistikak aurkeztuz) eta gertaera horrentzako prebentzio metodoak. Hala ere, nire ustez gehiegizkoa da rotuloen erabilera, zenbait kasutan (hasierako koletan, esaterako) irudiekiko atentzioa desbideratzen duelako. 
Aipatzekoak dira, aurkezleak erabiltzen dituen hitz kalifikatibo eta subjektiboak, esaterako "fucking", "bullshit" edo "atractive".


Berria egunkaria, erreportaia luzea

Oraingo hontan erreportaia luze bat jarriko dut. Berria egunkariari buruz hitz egiten du, eta aldi berean, lehen zegoen "Euskaldunon Egunkaria"-ri buruz.
Euskarazko egunkariak, egoitza nagusia Andoainen zuen, eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero. XX. mende amaieran, euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra zen; haren aurrekari bakarra "Eguna" izan zen (1937ko urtarriletik uztailera bitartean), Gerra Zibil betean Eusko Jaurlaritzak argitaratua. 2003. urtean Audientzia Nazionalak Egunkariaren itxiera agindu zuen. Honen ordez, Berria egunkaria argitaratzen hasi zen, gaur egun arte. 2010ean, Egunkariaren absoluzioa eman da.

Erreportaia hau ETBrena baina askoz luzeagoa da. Ordubete inguru irauten du, baina baliabide aldetik ez dauka aniztasun askoz handiagoa: gehien ageri direnak adituen iritziak dira, toki desberdinetakoenak (horrek dinamismo handia ematen dio erreportaiari). "Berria"-ko bulegoetan grabatutako irudiak ere azaltzen dira. Baina, esan bezala, pertsonaia konkretuen iritziak dira erreportaiaren baliabide eta elementu nagusi (adituenak, kazetarienak, idazleenak...). Ez legoke batere gaizki infogramarenbat sartzea eta herritarren iritzi gehiago plazaratzea. Erreportaia honen datu bezala, erreportariari garrantzirik ez zaiola ematen esan dezakegu, kasu honetan gutxienez.

Hemen bideo osoa:


ETBko erreportaia laburra

Gaurkoan, ETB-ko erreportaia labur bat jarri dut, beste hainbat gauzen artean.

Bertan, FP edo Formakuntza Profesionalari buruz hitz egiten da. Gaur egun, kasu asko dira gure gizartean, non unibertsitateko ikasle batek karrera bat amaitutakoan modulo bat egitea erabakitzen du, lanpostua lortzerako garaian aurkitzen dituen zailtasunak direla medio. Hau erakutsiz, modulo edo Formakuntza Profesionaleko ikastaroei buruzko ikuspegi orokorra aldatu nahi da: gaur egun, bigarren aukera bezala ikusten dira gizartean, unibertsitatera ez joateak suposatzen duen "porrotoa" bezala. Erreportaiak 2:30 inguru irauten du.

Hala ere, nahiz eta erreportaia laburra izan, honako baliabide hauek ditu:
Edukiei lotutako irudiak (ikasgelen irudiak), lekukoen deklarazioak (unibertsitarioenak), adituen deklarazioak, norberaren inkestaren datuak (FPetan dagoen unibertsitate ikasleen portzentaia...)... nagusien diren baliabideak lekukoei zein adituei egindako elkarrizketa laburrak dira, eta hauek, erritmo bizkortasun handia eta sinesgarritasuna ematen diote erreportaiari.
Bestalde, elementu osagarriak falta zaizkiola uste dut: beste ikerketa batzuen datuak (informazio osagarri bezala), infografiak, grafikoak, notizien aurrekariak...

Hemen utzi dut bideoa, ikus dezazuen:

Txileko telebistako erreportaia: Linux

Hemen jartzen dizuet erreportaia labur hau: Linuxeko software librea aipatzen da bertan, erreboluzio digital gisa.
Erreportaian, "rebolución de los medios digitales" delakoa aipatzen da, eta Linux aurkezten dute horren ordezkari nagusitzat. Erreboluzioaren funtsa, software librea da, behin sortua dagoenean ordenagailu batetik bestera igarotzen dena, dohainik delako. Honek sekulako erabiltzaile igoera dakar. Beraz, gaur egungo erreboluzio digitalaren zabaltzaile bezala aurkezten da hegoamerikan Linux.

viernes, 19 de noviembre de 2010

Jane Hart-en zerrenda

Hona hemen hirugarren atazako ariketa, Jane Hart-en Top 100 zerrendatik Audacity aplikazioaren nere azalpen laburra, pantaila kaptura bidez egina Camstudio-rekin.