jidigoras

jueves, 28 de octubre de 2010

Azkenengo teknologiak Telebistako informazio munduan

Hona hemen telebista munduan eman diren azkenengo hiru berrikuntza:

-3Dko bista: geroz eta famatuago eta zabalduagoa den teknologia, jendea iada ez da konformatzen betiko 2 dimentsiotako irudiekin. Beraz, 3Dak zinematik telebistara eman dute saltoa: gaur egun salgai daude supermerkatuetan telebista hauek ikusteko betaurreko bereziak. Hona hemen adibide bat, 3Dko betaurrekoekin ikusiak izatekoa (link-a jarri dut hemen ezin delako 3Dan erreproduzitu):

-Erreportari birtuala: Annanova du izena eta berriak, sortutako avatar virtual baten bidez emateko pentsatua dago.


-Bideo esferikoa: 360 graduetan ikusteko aukera ematen du. Tokiak behatzeko egokia. Hona hemen adibide bat:

sábado, 23 de octubre de 2010

Julián Isaías, UPV-EHU

Julian Isaias, Venezuelako enbaxadorea, egon zen pasa den ostegunean (hilak 21) Leioan, EHU-ko kanpusean, hitzaldi bat ematen. Hitzaldi hau 12:00tan izan zen, Zientzia eta Teknologien fakultatean.
Julian Isaiasek Venezuelako independentziari buruz hitz egin zuen, aurten 200. urteurrena ospatzen delako. Baina beste enfoke bat eman zion: berak zioenez, historia garaileek idazten dute, eta are gehiago kolonizazio bati buruz ari garenean. Beraz, Venezuelako independentzia prozesuan benetan gertatu zena kontatzera etorri zen, kolonizatuen aldetik kontatu zena, eta bere ustez historiaren gehiengoan falta den ikuspuntua.
Hasieran sarrera txiki bat egin zuen Euskal Herriari buruz hitz egiten eta hemengo hainbat ezaugarri umorez goraipatuz. Hau keinu polit bat izan zen bere aldetik. Gero seriotu egin zen, eta espainiarren Venezuelako kolonizazioa kontatzen hasi zen modu latzez (esklabutza egon zen, hilketak, bortizkeria, etab...), eta ez bertsio ofizialak dioen bezala.
Beranduago independentzian zentratu zen, ohore venezuelar handia erakutsiz. Izen garrantzitsu asko aipatu zituen, baina horietatik azpimarragarriena Simon Bolivar erreboluzionarioarena da.
Hitzaldiaren ostean, kolokioa ireki zen eta ikuslegoan interesa ikusi zen egin ziren galdera landu eta interesgarriekin. Hitzaldiak 2 ordu inguru iraun zuen.


Sare sozialak, moda huts bat?

Sare sozialak: moda huts bat al dira? Edo etapa berri baten hasiera? Entretenimendua helburua zuen proiektu bezala sortu ziren; baina, gaur egun, komunikazio, erosketa-salmenta, promozio, eskaparate, informatzaile, eta gune ludiko bihurtu dira. Hona hemen Prometeus bideoaren antzeko bat, non sare sozialak gertutik eta begi kritikoz aztertzen diren, datu eta estadistika asko erakutsiz. Bideo labur hau, Erik Qualman-en "Social Media Revolution" bideo orijinalaren gazteleraz egindako remake bat da.

viernes, 22 de octubre de 2010

Chavezen arrakasta Twitter-en

Hugo Chavez presidente venezuelarrak izugarrizko arrakasta dauka twitter sare sozial ezagunean.
Hemen, gai horri buruzko notizia bat, Nafarrok blogetik hartutakoa.
Bertan ere azaltzen da Chavezek bere politikarekiko kritikei erantzuteko erabili zuen modu orijinal bat: video bat.

Chavez, BBCarekin elkarrizketa sutsua

Hona hemen BBC telebista kate britaniarrak Venezuelako Hugo Chavez presidenteari egindako elkarrizketa bat. Bertan tentsioa ikusten da, batezere hasieran Chavezek Ingalaterrari buruz egiten dituen aipamenengatik; eta gero, elkarrizketa guztian zehar berari egiten zaizkion galdera konprometituengatik. Adibidez, Steven elkarrizketatzaileak esaten dionean Chavezi bere oposizioak gartzeleratzen dituela.
Elkarrizketa honen tentsioa eta debate kutsua kamarek erabilitako plano zehatz eta lehen planoei esker ikusten da ondo islatua, aurpegien xehetasun eta espresiorik galdu gabe.
Hemen elkarrizketa hiru zatitan:






miércoles, 13 de octubre de 2010

Tony Blair-en autografo sinaketa kaotikoa

Hona hemen bi bideo, gertakari berdinari buruzkoak.
Nire ustez, pertsonalki, batean eta bestean gauzak era desberdinera kontatzen dira. Batean bestean baino biolentzia handiagoa ageri da, imajina esplizitoagoak dira, eta bestean Tony Blair pertsonaiari gehiegizko garrantzia ematen zaiola iruditzen zait.



miércoles, 6 de octubre de 2010

Prometeus

Hona hemen bideo bat non mehatxu tonu batez azaltzen zaion munduari zer gertatuko den geroan teknologiarekin, nola azkenean danak interneten bukatuko duen. Bideo interesgarria.

lunes, 4 de octubre de 2010

Ssangyong Korando

Hona hemen spot bitxi bat, teorian iragarkia dena (konkretuki Ssangyong Korando kotxearena) baina bere izaera komikoagatik iragarki kutsua erabat galdu duena. Hala ere, nire ustez iragarki konbentzional bat bezain eraginkorra edo eraginkorragoa da, publizitate virala delako. Hona hemen "advertaiment" delakoaren adibide on bat: