jidigoras

sábado, 23 de octubre de 2010

Julián Isaías, UPV-EHU

Julian Isaias, Venezuelako enbaxadorea, egon zen pasa den ostegunean (hilak 21) Leioan, EHU-ko kanpusean, hitzaldi bat ematen. Hitzaldi hau 12:00tan izan zen, Zientzia eta Teknologien fakultatean.
Julian Isaiasek Venezuelako independentziari buruz hitz egin zuen, aurten 200. urteurrena ospatzen delako. Baina beste enfoke bat eman zion: berak zioenez, historia garaileek idazten dute, eta are gehiago kolonizazio bati buruz ari garenean. Beraz, Venezuelako independentzia prozesuan benetan gertatu zena kontatzera etorri zen, kolonizatuen aldetik kontatu zena, eta bere ustez historiaren gehiengoan falta den ikuspuntua.
Hasieran sarrera txiki bat egin zuen Euskal Herriari buruz hitz egiten eta hemengo hainbat ezaugarri umorez goraipatuz. Hau keinu polit bat izan zen bere aldetik. Gero seriotu egin zen, eta espainiarren Venezuelako kolonizazioa kontatzen hasi zen modu latzez (esklabutza egon zen, hilketak, bortizkeria, etab...), eta ez bertsio ofizialak dioen bezala.
Beranduago independentzian zentratu zen, ohore venezuelar handia erakutsiz. Izen garrantzitsu asko aipatu zituen, baina horietatik azpimarragarriena Simon Bolivar erreboluzionarioarena da.
Hitzaldiaren ostean, kolokioa ireki zen eta ikuslegoan interesa ikusi zen egin ziren galdera landu eta interesgarriekin. Hitzaldiak 2 ordu inguru iraun zuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario