jidigoras

lunes, 27 de diciembre de 2010

Youtube, profesionalen ala prosumerren repositorioa?

Denok ezagutzen dugu Youtube bideoteka erraldoia. Baina, zaila da profesionalen edo prosumerren repositorioa den determinatzea. Argi dago, youtubeko bideo guztien artean gehien ikusi direnen zerrendan nagusitasun handia dutela telebista enpresa edo hedabide famatuek egindako bideoak, konkretuki musika bideoak edo iragarkiak. Halaere, 3. postuan dagoen bideoa ez da profesionala, guztiz amateur-a baizik. Etxean egindako kalitate txarreko bideo askok bideoklip multimillonario batzuk baino askoz bisita gehiago dituzte. Gainera, ikusitakoenen artean dauden bideo profesionalen "meritua" ez da, inolaz ere, prosumerren bideoena bezain handia. Megaprodukzio horiek edozein hedabideetan edukiko lukete arrakasta berdina, normala da Youtube-n bisita asko izatea. Aldiz, bideo etxetiar sinple horiek igo dituzten pertsonek ez zuten inolaz ere espero horrenbesteko arrakasta izango zutenik. Beraz, nere ustez Youtube webgunea prosumerrentzako gunea da, jendeak aukera duelako norberaren produkzio txikiek arrakasta handia izatea, batzutan produkzio profesionalen gainetik ere.
Argazkian klik egin Youtuberen top 10a ikusteko.

Musika etxeko logelatik

Beharrezkoa al da gure abesti propioak grabatzeko sekulako baliabideak izatea? Disketxe profesional batek "fitxatzea"? Kontaktu onak izatea? Noski ezetz. Instrumentu bat (kasu honetan teklatua), ordenagailua eta mikrofono dezente batekin soberan daukagu musika egin eta, batezere, grabatzeko. Baina kasu konkretu honetan, bideoko protagonista Ebrahim-ek gauza horietan gain beste zerbait dauka: talentua. Hona hemen bere bi bideo, etxean egindako grabaketak dira, bukle edo errepikapen sistema erabiliz.



viernes, 24 de diciembre de 2010

Wikileaks-en albiste laburra




ERRESUMA BATUAK WIKILEAKSEKO SORTZAILEA  BALDINTZAPEAN ASKE UZTEA ERABAKI DU

Hala ere, ezin da oraindik espetxetik atera, fiskalak helegitea aurkeztu duelako Suediaren aginduz. Sexu erasoengatik salatuta astebete kartzelan egon ondoren, 240.000 librako bermea ordaindu behar du, eta diru hori lortzeko laguntza boluntarioak jasotzen ari da.

Wikileaks, irabazi interesik gabeko nazioarteko erakunde bat da. Bere webgunean, gobernu eta administrazio publikoen txosten sekretuak argitaratzen dira. Hala ere, webgune honekiko nazioarteko boikotak etengabekoak dira.
Iturria: Berria egunkaria

Artikuluaren laburpena: “Radio y TV: ni siquiera una fuente por pieza”

Testu hontan, Madrilgo Camilo José Cela unibertsitateak egindako ikerkuntza baten emaitzak aurkezten dira. Bertan, telebistan eta irratian erabiltzen diren iturri kopuruen defizita agerian uzten da. Ikerketak dioenez, informazio unitate bakoitzak iturri baten 0,71 erabiltzen du. Beraz, informazioa kontrastatzeko aukera galdu egiten da, ez dagoelako ezta iturri oso bat informazio unitate bakoitzeko.

Ondorioz, iturrien eskasiak hedabideen edukiekiko kontrol handia ematen diela argi uzten da.

miércoles, 22 de diciembre de 2010

Bestelako publizitatea

Hona hemen "viral advertaising" baten adibide on bat. Tippex markaren iragarki bat da, non youtubeko bideo erreprodukzio bat simulatzen den. Berrikuntza bezala, ikusleak edo hartzaileak iragarkian parte hartu dezake, hutsunean nahi duena idatziz eta erreproduzitzeari emanez.
Iragarki dibertigarri, orijinal, eta seguraski, arrakastatsua.
Argazkian klik egin iragarkiaren orrialdera joateko:

domingo, 19 de diciembre de 2010

2. atazako ariketa, gazteluaren dokumentala laburra

Hona hemen gure gazteluaren lana: Hondarribiko Karlos V.aren gaztelua.



Hondarribi posizio estrategiko batean egon da betidanik, itsasora irekia zegoelako. Oso leku ona atakatzeko, baina era berean asko defendatu beharreko herria zen.
Defentsa horren ikur esanguratsuena KARLOS V.REN gaztelua da, herrian bertan kokatua dagoena. Bertan monarka asko bizi izan dira, esaterako, Felipe IV.a, Pirineotako Tratatua sinatu zuen egunetan, 1659an. Gogoratu, tratatu horri esker bakea sinatu zela Frantzia eta Espainiaren artean, 20 urteko gerrari amaiera emanaz.

1968an, berregokitua eta eraldatua izan zen, Turismoaren Paradore Nazional bilakatuta, gaur egun betetzen jarraitzen duen funtzioa, Gipuzkoako Paradore bakarra izanik.

sábado, 18 de diciembre de 2010

Web TV mintegia, Leioan

Pasa den egunean, Leioan izan genuen Web TV mintegian, internetezko telebistari buruz hitz egiten. 

Lehen, telebista ikustearen ekintza taldeko ekintza bat zen, etxean normalean telebista bakarra zegoelako, eta noski, desberdina zen jendeak informazioari ematen zion garrantzia. Kontutan hartu behar da antzina kate oso gutxi zeudela eta informazioak kontrastatzea oso zaila zela.
Gainera, telebista ezin zen ikuslegoarekin komunikatu, ez zeudelako beharrezko baliabide teknologikoak.

Gaur egun, ordea, telebista ikustearen kontzeptua geroz eta indibidualistagoa da. Toki askotan dauka jendeak bere telebista propioa, hau da, pertsona bakoitzeko telebista bat dagoela etxe askotan, edo lehen baino askoz gehiago.
Gainera, berrikuntza teknologikoei esker ikuslegoa komunikatu daiteke telebistarekin, edukia kontrastatu, komentatu nahiz baloratuz. Lehen edukia galtzen zen arren, orain informazioak denbora batez irauten du , bideoak gordez, eta sare sozialetan komentatuz.

Hitz egin zutenen artean, RTVE-ko Jose Juan Gutierrez zegoen.
Bideo hau Gorka Palazio irakasleak igo du, Jose Juan Gutierrez-en baimenarekin.




Hemen, Gonzalo Martini egindako elkarrizketa azkar bat eta bere hitzaldi bat dauzkazue, Gorka Palaziok grabatuak eta bere www.palazio.org webgunetik hartuak.



martes, 7 de diciembre de 2010

Hemengo bideo honetan, publizitateari buruz hitz egiten da.
Publizitatearen analisi bat egiten da, analisi nahiko deskriptiboa. Hau da, publizitatea zer den azaldu nahi da, ez da publizitateari buruz egiten den kritika-bideo edo promozio spot bat. Hala ere, gogoetarako aukera ematen dio ikusleari, publizitatea artea bezala planteatzerakoan: publizitatea artea al da?
Bideo honetan azpimarragarriak dira ere baliabide teknikoak. Hasieran kroma umorez erabiltzen da, ikasten ari geran ikasleontzat barregarria suerta daitekeena. Off-eko ahotsa asko erabiltzen da, nahiz eta aurkezlea egon.
Imajinaren kalitate kaskarra oztopo txiki bat izan daiteke batzuentzat.



miércoles, 1 de diciembre de 2010

Ken Block, DC infocomercial

Hona hemen rally bideo bat, baina zirkuito itsi batean grabatua izan dena. Oinetako marka ospetsu baten bideo komertzial bat da, konkretuki DC markarena.
Protagonista Ken Block da, marka horren sortzaileetako bat, eta kotxeak gidatzen benetan trebea.
Aipatzekoak dira videoaren kalitatea eta kamara-geldoak.