jidigoras

lunes, 27 de diciembre de 2010

Youtube, profesionalen ala prosumerren repositorioa?

Denok ezagutzen dugu Youtube bideoteka erraldoia. Baina, zaila da profesionalen edo prosumerren repositorioa den determinatzea. Argi dago, youtubeko bideo guztien artean gehien ikusi direnen zerrendan nagusitasun handia dutela telebista enpresa edo hedabide famatuek egindako bideoak, konkretuki musika bideoak edo iragarkiak. Halaere, 3. postuan dagoen bideoa ez da profesionala, guztiz amateur-a baizik. Etxean egindako kalitate txarreko bideo askok bideoklip multimillonario batzuk baino askoz bisita gehiago dituzte. Gainera, ikusitakoenen artean dauden bideo profesionalen "meritua" ez da, inolaz ere, prosumerren bideoena bezain handia. Megaprodukzio horiek edozein hedabideetan edukiko lukete arrakasta berdina, normala da Youtube-n bisita asko izatea. Aldiz, bideo etxetiar sinple horiek igo dituzten pertsonek ez zuten inolaz ere espero horrenbesteko arrakasta izango zutenik. Beraz, nere ustez Youtube webgunea prosumerrentzako gunea da, jendeak aukera duelako norberaren produkzio txikiek arrakasta handia izatea, batzutan produkzio profesionalen gainetik ere.
Argazkian klik egin Youtuberen top 10a ikusteko.

1 comentario:

  1. Gorka Velasco naukazu, plastika eta marrazketa irakaslea ogibidez, eta artista zein komikigile lanbidez (baina arlo bietan merkatutik kanpo).

    Ekainaren 4an nire hirugarren liburua “Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen” aurkeztuko dut Bilboko Alondegian, ALHÓDIGAKOMIK programaren barruan ospatzen den Autoeditatuak egitasmoan.
    Aurretik beste leku batzuetan aurkeztu dut, Getxoko Komiki Azokan, Sopuertako Txerriki Azokan edo Zaragozako Komiki Azokan.
    Ekintza hauek garatzeko beti erabiltzen dut Arte Bizkarra Kulturgintza”, nire “alter ego” eratzailea. Aukera honetan, nolabait esateagatik, autoeditatzen didala esan dezakegu, dena erromatarren antzera, “dena Neronek”.

    Sarean kuxkuxeatzen zuen taldeko blogak topatu ditut. Eta bururatu zait: publizitatea ikasten ari diren gazte hauen artean norbaiti bururatu ahal zaio moduren bat ahalik eta jende kopururik handiena erakartzeko.
    Nik bilatu nahi dut liburuarentzako ohiartzuna eta zuek kanpaina berarena topa dezakezue. Denon artean zerbait freskoa, berria, kitzikagarria, ezberdina, eraginkorra.
    Arte Bizkarra Kulturgintzak ateratzen duen guztia zuloak estaltzeko erabiltzen du, eta berrietan sartzeko ere, baina parte hartzen duenaren jarduna eta lana libururako egindako marrazki originalekin sarituko nizueke (ongi enmarkatuta!!).
    Dena ez da egia, dena ez da zehatza, baina Googlek informazio gehiago eskeintzen dizue.
    Bestela erantzun hona artebizkarrakulturgintza@gmail.com eta nora jo esango dizuet.
    Zuen erantzunaren zain, Gorka Velasco

    ResponderEliminar