jidigoras

sábado, 27 de noviembre de 2010

Breaking News: Some Bullshit Happening Somewhere

Hona hemen, MSN kateko albiste bat, komentatzekoa.

Argi ikus daitezke albiste honen ezaugarriak:
Erreportaria bakarra da, gizonezko bat. Ahots timbre ona dauka albistegia aurkezteko. Hala ere, aurkezle bakarra izateak mugatu dezake albistegia: ez dago beraien arteko elkarrizketarik, eta ez dago mutil eta neska eukitzeak ematen duen jokoa. 
Irudi kola bat ematen da, lekukoen elkarrizketekin tartekatuz, eta horretaz gain aurkezle eta erreportariaren arteko interakzioa ematen da, zuzeneko konexioak eginez. Irudi kola bat baina gehiago ematen da, toki desberdinak tartekatuz. Gainera, adituen deklarazioak ematen dira.
Rotulazioari dagokionez, rotulo ugari ageri dira: titularrak eta laburrak (etengabe azaltzen direnak), deklarazioak (rotuloen bidez ere ematen dira), grafikoak (gertaerarekiko antzeko gertaeren estadistikak aurkeztuz) eta gertaera horrentzako prebentzio metodoak. Hala ere, nire ustez gehiegizkoa da rotuloen erabilera, zenbait kasutan (hasierako koletan, esaterako) irudiekiko atentzioa desbideratzen duelako. 
Aipatzekoak dira, aurkezleak erabiltzen dituen hitz kalifikatibo eta subjektiboak, esaterako "fucking", "bullshit" edo "atractive".


Berria egunkaria, erreportaia luzea

Oraingo hontan erreportaia luze bat jarriko dut. Berria egunkariari buruz hitz egiten du, eta aldi berean, lehen zegoen "Euskaldunon Egunkaria"-ri buruz.
Euskarazko egunkariak, egoitza nagusia Andoainen zuen, eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero. XX. mende amaieran, euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra zen; haren aurrekari bakarra "Eguna" izan zen (1937ko urtarriletik uztailera bitartean), Gerra Zibil betean Eusko Jaurlaritzak argitaratua. 2003. urtean Audientzia Nazionalak Egunkariaren itxiera agindu zuen. Honen ordez, Berria egunkaria argitaratzen hasi zen, gaur egun arte. 2010ean, Egunkariaren absoluzioa eman da.

Erreportaia hau ETBrena baina askoz luzeagoa da. Ordubete inguru irauten du, baina baliabide aldetik ez dauka aniztasun askoz handiagoa: gehien ageri direnak adituen iritziak dira, toki desberdinetakoenak (horrek dinamismo handia ematen dio erreportaiari). "Berria"-ko bulegoetan grabatutako irudiak ere azaltzen dira. Baina, esan bezala, pertsonaia konkretuen iritziak dira erreportaiaren baliabide eta elementu nagusi (adituenak, kazetarienak, idazleenak...). Ez legoke batere gaizki infogramarenbat sartzea eta herritarren iritzi gehiago plazaratzea. Erreportaia honen datu bezala, erreportariari garrantzirik ez zaiola ematen esan dezakegu, kasu honetan gutxienez.

Hemen bideo osoa:


ETBko erreportaia laburra

Gaurkoan, ETB-ko erreportaia labur bat jarri dut, beste hainbat gauzen artean.

Bertan, FP edo Formakuntza Profesionalari buruz hitz egiten da. Gaur egun, kasu asko dira gure gizartean, non unibertsitateko ikasle batek karrera bat amaitutakoan modulo bat egitea erabakitzen du, lanpostua lortzerako garaian aurkitzen dituen zailtasunak direla medio. Hau erakutsiz, modulo edo Formakuntza Profesionaleko ikastaroei buruzko ikuspegi orokorra aldatu nahi da: gaur egun, bigarren aukera bezala ikusten dira gizartean, unibertsitatera ez joateak suposatzen duen "porrotoa" bezala. Erreportaiak 2:30 inguru irauten du.

Hala ere, nahiz eta erreportaia laburra izan, honako baliabide hauek ditu:
Edukiei lotutako irudiak (ikasgelen irudiak), lekukoen deklarazioak (unibertsitarioenak), adituen deklarazioak, norberaren inkestaren datuak (FPetan dagoen unibertsitate ikasleen portzentaia...)... nagusien diren baliabideak lekukoei zein adituei egindako elkarrizketa laburrak dira, eta hauek, erritmo bizkortasun handia eta sinesgarritasuna ematen diote erreportaiari.
Bestalde, elementu osagarriak falta zaizkiola uste dut: beste ikerketa batzuen datuak (informazio osagarri bezala), infografiak, grafikoak, notizien aurrekariak...

Hemen utzi dut bideoa, ikus dezazuen:

Txileko telebistako erreportaia: Linux

Hemen jartzen dizuet erreportaia labur hau: Linuxeko software librea aipatzen da bertan, erreboluzio digital gisa.
Erreportaian, "rebolución de los medios digitales" delakoa aipatzen da, eta Linux aurkezten dute horren ordezkari nagusitzat. Erreboluzioaren funtsa, software librea da, behin sortua dagoenean ordenagailu batetik bestera igarotzen dena, dohainik delako. Honek sekulako erabiltzaile igoera dakar. Beraz, gaur egungo erreboluzio digitalaren zabaltzaile bezala aurkezten da hegoamerikan Linux.

viernes, 19 de noviembre de 2010

Jane Hart-en zerrenda

Hona hemen hirugarren atazako ariketa, Jane Hart-en Top 100 zerrendatik Audacity aplikazioaren nere azalpen laburra, pantaila kaptura bidez egina Camstudio-rekin.

lunes, 15 de noviembre de 2010

Gorka Palazio

Hona hemen Gorka Palazio EHUko irakasleak azken bi hilabeteetan emandako bi hitzaldi:

Bata, pasa den urriaren 15ean eman zuen Madrilen, eta QIK-en eman zen zuzenean. Hitzaldia berrikuntza teknologikoei buruz zen, bereziki unibertsitatean. Berak, "erreboluzio teknologiko" antzeko bat proposatu zuen, unibertsitatea bizi garen garaietara moldatzea ezinbestekoa zela azpimarratuz: arbela elektronikoak, etab... teknologiaren inguruan murgilduta ibili zen Palazio.
Klaseak grabatzearen ideia izan zen, seguraski, esanguratsuena: bere ustez hori aurrerapausu handia izango zen, klasera joan ez den jendearentzat bereziki.
Hemen bideo osoa:


Bestea, pasa den azaroaren 4ean izan zen.
Hasteko, bere aurkezpenean berrikuntza bat erakusten du: soinu uhinen bidez aldatzen ditu diapositibak (txalo batez bat aurrera eta bi txaloz bat atzera). Hitzaldi hasieran argitu zuen Koldo Madariagaren memorian egiten zuela hitzaldi hura.
Konkretuki, Edutec 2010en hitzaldi bat da. Honetan ere, tematika berdinaren inguruan hitz egiten du: berrikuntza eta aurrerapen teknologikoak irakaskuntza eta unibertsitate mailan.

Palaziok, unibertsitate berri bat proposatzen du, non berrikuntza teknologikoek paper oso garrantzitsua jokatzen duten. Hitzaldian zehar puntu asko lantzen ditu gaiaren inguruan: Guttenberg garaitik liburuen digitalizaziorako pausuak, klaseen zuzeneko erreprodukzioak, Indiako metaunibertsitatea, "txuletak" egiteko teknika berrien eskuratze erreztasuna...
Baina batezere, software librearen promozioa egiten du, "Linux" delakoarena. Ubuntu sistema operatiboarekiko apologia argia ikusten da, nahiko ondo argudiatutakoa.
Hemen utziko dut hitzaldi osoaren bideoa, nahi izanez gero ikusi dezazuen.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

The Collective - The Seasons

Oraingoan komentatuko dudana, The Seasons dokumentala izango da.
Dokumental nahiko laburra da, orduerdi inguruko iraupenekoa, baina benetan ikusgarria da.
Bertan, "Mountain Bike" edo mendi bizikletak dira protagonistak. Minorizatua dagoen kirol baten inguruan eginiko benetako arte-lana da.

Teknikoki aztertuz, ezaugarri anitz aurki ditzakegu.
Hasteko, grabaketa kalitatea paregabea da, oso definizio altuan grabatutako imajinak dira. Xehetasun guzti guztiak agertzen dira (hautsa, belarra, harri-kozkorrak...).
Gainera, planoen eta kontraplanoen arteko jokoak azkartasun handia ematen dio dokumentalari.
Plano azpimarragarriena plano subjektiboa izango litzake: sekulako emozio gehigarritzat filmatua dago. Bizikletetan kamarak kokatuz ikuslegoari beraiek sentitzen dutena sentiarazten diete, modu txiki batetan. Beste plano ikusgarri ere erabiltzen dira: pikatua, travelling bizkorrak...etab.
Baina nere ustez teknikoki aipagarriena hauen arteko konbinaketa bat da, planoen arteko aldaketa biziak eta irudiaren kalitate paregabea.
Bestalde, edukiari begiratuz, kirol honetan benetako adituak diren pertsonak agertzen dira dokumentalaren "exekutatzaile" bezala. Egiten dituzten bira, salto, trikimailu eta abiadura handiko jeitsierak benetan profesionalak dira. Gainera, Mountan Bike-an ibiltzeko zer pauta jarraitu behar diren eta zer preparazio behar den esaten dute.
Hemen jartzen dizuet dokumentalaren trailerra, benetan ikusgarria ere eta HD-n igotakoa youtubera. Gomendatzeko dokumentala, benetan polita eta ikusgarria.

CNNko holograma

Oraingo hontan, beste berrikuntza teknologiko bat, benetan ikaragarria: holograma. Orain arte, teknika hau ikusia izan da, baina zientzia-fikziozko pelikuletan bakarrik. Askok ez zuten pentsatzen hau posiblea izatea etorkizunean.
Eta, hona hemen, adibide paregabe bat: CNNk egindako elkarrizketa bat, hologramaren teknika erabiliz. Ikusi beharrezkoa, benetan.

IMD iragarkia

Hona hemen hasieran bideo konbentzional bat ematen duen iragarkia, baina gero benetan polita eta bitxia da.

viernes, 5 de noviembre de 2010

Planoa, Ikus-Entzunezko komunikazioaren oinarria

Hona hemen planoari buruzko tutorial bat, Gorka Palazio UPV-EHUko irakasleak egina, bere mugikorra erabiliz:



Eta hemen gauza berdina baina xehetasun planoarekin:

Mikel Aiestaran kazetaria, EHU-n hitzaldia

Duela egun batzuk, Mikel Aiestaranek hitzaldi bat eman zuen UPV-EHUn, Leioako unibertsitateetan.
Euskal kazetariak (2009an saritua izan zenak), bere bidaien kontakizun bat egin zuen, eta bere materiala aurkeztu ere bai. gerrako berremaile bezala egiten du lan, baina ez da bakarrik gerra garaitan joaten lekuetara. Nahiz eta berak esan bezala, ez dagoen ohituta bere buruaz hitz egitera, bera eta bere lanari buruz hitz egin zuen, bera kaleko berriemailea dela azpimarratuz, eta ez ofizinakoa. Erosoen, kalean sentitzen dela argi utzi zuen. Berriemailearen lanean azkartasuna ezinbestekoa zela esan zuen, berria gertatu den tokira iritsi orduko lanean hasteari garrantzi handia emanez.
Bidaiatzerakoan, kazetari gisa aurkezten du bere burua eroso eta lasai lan egiteko bertan. Argazkiak eta irudiak lasaitasunez ateratzeko, aurretik baimena estatzen du. Bidaiatzeko, dokumentazioa ezinbestekoa dela esan zuen, beste gauza askoten artean. Bere lan baliabideak (baliabide teknologikoak) hobetu daitezke, baina gaur egungo erreztasun teknologikoei esker behar duen material guztia daramala dio Aiestaranek.
Bere lana erakargarria eta zailtasun handikoa dela erakutsi zuen Mikel Aiestaranek hitzaldian, ikuslego interesdun baten aurrean. Hitzaldiaren iraupena 82 minutukoa izan zen.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Sex Obsessed (Putoamoak Mintzairan taldea)

Hona hemen Putoamoak Mintzairan taldearen kortoa, 2009-2010 ikasturtean egina, Ikus-Entzunezko Komunikazioa karrerarako egina. Disfruta ezazue.