Denok ezagutzen dugu Youtube bideoteka erraldoia. Baina, zaila da profesionalen edo prosumerren repositorioa den determinatzea. Argi dago, youtubeko bideo guztien artean gehien ikusi direnen zerrendan nagusitasun handia dutela telebista enpresa edo hedabide famatuek egindako bideoak, konkretuki musika bideoak edo iragarkiak. Halaere, 3. postuan dagoen bideoa ez da profesionala, guztiz amateur-a baizik. Etxean egindako kalitate txarreko bideo askok bideoklip multimillonario batzuk baino askoz bisita gehiago dituzte. Gainera, ikusitakoenen artean dauden bideo profesionalen "meritua" ez da, inolaz ere, prosumerren bideoena bezain handia. Megaprodukzio horiek edozein hedabideetan edukiko lukete arrakasta berdina, normala da Youtube-n bisita asko izatea. Aldiz, bideo etxetiar sinple horiek igo dituzten pertsonek ez zuten inolaz ere espero horrenbesteko arrakasta izango zutenik. Beraz, nere ustez Youtube webgunea prosumerrentzako gunea da, jendeak aukera duelako norberaren produkzio txikiek arrakasta handia izatea, batzutan produkzio profesionalen gainetik ere.
Argazkian klik egin Youtuberen top 10a ikusteko.